2.6 C
Bergara
osteguna, 21 iraila, 2023

Aratusteak

Haurrek ederto pasa dute ‘Txatxili’ko lagunekin Aratusteetako desfilean

Neskatila-mutiko ugarik pasarelan ibili dira, besteak beste, Goiko Dj-ak animatuta. Musika, dantza, kantu,... ugari izan dira ekitaldi umoretsu eta alaian. https://youtu.be/G_U_YAsOMDA

Aratusteek martitzenean jarraituko dute musikaz, kalean eta umoretsu

Zapatuko ospakizunen ostean, bihar (asteartea) zenbait ekitaldi izango dira arratsaldean eta gauez. Hona hemen egitaraua: 17:00etan mozorro desfilea Biteri plazan17:00etan Amaia antzokian Tomaxen abenturak pailazoak 'Bi ipuin' ikuskizunarekin17:30ean Samasiku Txarangaren animazioa herriko kaleetan zehar18:30ean Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren kalejira19:30ean...

AMko 100 ikasle inguruk txalo beroak jaso dituzte Aratusteen kontzertuan

Badatoz aurtengo Aratusteak eta Arrasate Musikalek ikasleen sasoi honetako kontzertua eskaini du gaur arratsaldean Amaia antzokian. Guztira 9 taldek hartu dute parte, irakasleek lagunduta, eta 100 ikasle inguruk eskaini dute kontzertua, mozorroturik. Senide ugarik jarraitu dute emanaldia, eta txalo...

Aratusteetako Zapatuan Katanga Dubek karibear musika eskainiko du

Nafarroan sortutako talde honek "cumbia, bullerengea, funka, elektronika, dantza, kontakizuna eta performancea uztartzen ditu". Kontzertua Amerika elkarteak antolatu du, eta jan-edanak, DJak eta Berbena Latina ere izango dira. Kartela: Katanga Dub. Proposamen kultural hau 2019an sortu zuten Nafarroan, bertako "dub eszenako...

Zabalik dago Aratusteetako Kartel Lehiaketako izen-ematea

Kartela: Leixuri Doyague (2020ko irabazlea). Beheko testua: Udala. Urtero bezala, aurten ere, Inauteriak iragartzeko Kartel Lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura sailak. Lehiaketa honetan Debagoieneko eskualdeko udalerrietako batean edo Aramaioko udalerrian erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte, eta teknika librea izango...

Aratusteetako pregoia ‘Termitek’ irakurriko dute hurrengo zapatuan

Otsailaren 22an jaia nagusituko da Arrasaten, eta iazko Koadrila Onenaren Saria jaso zutenek, 'Termitek' aurtengo pregoia irakurtzeko ohorea izango dute. Gero eta gutxiago falta da aurtengo Aratusteetarako, 10 egun inguru, eta seguru koadrila eta norbanako ugari mozorroa (kukumarrua) prestatzen dabiltzala. Karnabaletako...

Aratusteen pregoia eta desfilea otsailaren 22an ospatuko dira

Jai hauetako Komisiñuak antolatuta, aurten ere lau sari izango dira: koadrila, karroza, koadrila gazte eta taberna onenetzat, hain justu. Aratusteen zapatua otsailaren 22an ospatuko da ohiko pregoi, desfile eta sari banaketarekin, giro onean ziurraski. Egun honek gure herriko kaleak eta tabernak...
- Advertisement -

Latest News

MUk 15.000 euroko 6 sari banatu ditu oinarri teknologikoko negozio-ideiak bilatzen

Arrasate, 2023ko irailaren 21a. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak oinarri teknologikoko ideia berritzaileen alde egin du berriro, eta Enpresa...
- Advertisement -