Inauterietako herri-bazkarirako tiket gehiago jarriko dira erosgai

0
2827

Argazkia: MB artxiboa.

Haur eta Guraso Asanbladak jakitera eman du “Aratuste larunbateko bazkarirako sarrerak oso azkar bukatu zirela ikusita, ostiral honetan, hilak 30, 17:30etik aurrera sarrera gehiago jarriko dira salgai”.

Bi motatako tiketak izango dira aukeran (paella jatekoak eta nork bere janaria eramatekoak), frontoiko gehienezko aforoa bete arte.

BAZ bulegoaren sarreraren ondoan izango dira asanbladako zenbait kide, mahaia jarrita, tiketak saltzeko prest.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen