Acción Nacionalista Vasca (ANV) alderdi politikoa 1930ean sortu zen, San Andres egunean, hain zuzen, eta handik urtebetera Arrasaten bazegoen talde bat lanean, herriko lehendakaria Pablo Urrutia zelarik; berarekin batera, zuzendaritzan Jesus Leibar, Manuel Egiluz, Damian Arregi, Jose Ormaetxea eta Roman Zabarte ziren.