1955 ingurua. Orduan ere elur mordoa eta gu jolasean, bolekin eta elur panpinarekin. Hor goian naukazue, lagunekin. Zigarrola gure auzoan gaude. San Lorentzo berria egin aurretik. Ezkerrean San Lorentzoko lehengo etxiak eta atzean elur mutzo handiaren gainean daudenen atze aldean, Antoña-Etxebarri baserria. Bertan futbol zelaia geneukan jolasteko. Zeintzuk garen?
Era guztietako krisi sakonean sartuta gauden moduan egonda, badirudi disparatu egin dela hainbat pertsona eta erakunderen sasi ex-catedrako baieztapenak haizatzeko indarra. Auto konbentzimendu itxienetik diskurtso berun antzuak inposatzen ari zaizkigu, behin betikoak balira bezala. Baina niri iruditzen zait, eta ibilbide luzeko eskarmentuak babesten nau, oso konbentzimendu gutxi dela gure munduan. Areago, estutuko banindute, esango nuke ez dela bat ere. Dena dugu zalantzagarria, erlatiboa, eta pertsonoi utzi behar zaigu den-dena dudan jartzen, dogmatismo erlijioso, politiko, sozial edota kulturalean jausiko ez bagara.
70 positibo berri atzeman dira Arrasaten azkenengo 72 orduetan. Hau da, ostiralean, larunbata eta igandean. Gainerako bailarako herrietan ere zenbait positibo atzeman dira: Aretxabaletan 10, Eskoriatzan 5, Bergaran 20, Oñatin 5, Antzuolan 2 eta Elgetan 1.
XX. mendearen lehen erdiaren amaieran hortxe agertzen zaigu Unión Cerrajera S.A-ren forjako tailerra, enpresaren eraikinik zaharrenetarikoa. Galdategiarekin batera, UCEMen sorreran bertan koka dezakegu tailer honena, bere ekoizpena lantegi osoaren osagarritzat jo daitekeena. Non zegoen? Gutxi gora behera, Nafarroa Etorbideko errotondaren mendi aldeko bidearen amaieran. Argazkia 1947-48koa da. Artean ormako ixtura gabe, argazkiaren erdialdeko ezkerraldean belardi bat ikusten da, zuhaixka batekin. Prestatzen ari zen igeritokiko parkearen zatitxo bat da.
Espainiako historian lehen Konstituzio demokratikotzat hartzen da 1869koa. Isabel II tronutik kendu zuen iraultzaren ostean aldarrikatu zen eta Amadeo I erregearen aldian egon zen indarrean, 1874ra arte. Konstituzioa udaletxeetan bozkatu behar izan zen eta Arrasaten ere hala egin zuten. Dakusagun nola joan zen gauza.
“Filosofiako apunteak” titulatu nuen, gazteleraz, 1966an Gasteizko Institutuan Don Juan Ruiz de Escudero apaizak irakasten zigun gaiaren daturik interesgarriekin betetako koadernoa. Berrogeita hamalau urte geroago berreskuratu dut koaderno hura eta gozatu egin dut berrirakurtzean. Ez dakit plazera piztu didan mende erdi pasatuxeko distantzia gainditu dudala frogatzeak ala hamazazpi urteko mukizu batek apunte haiek jasotzean zerakutsan inozotasunak. Agian biak izan dira eragileak.
Arrasateko Ekintza Katolikoaren Zentroan billarreko mahai bat zen, eta huraxe izan genuen gutariko askok astiematerik atseginenetakoa iragan mendeko seigarren eta zazpigarren hamarkadetan. Herrian bagenituen takoa oso ondo erabiltzen zutenak, eta haietako bat David Arzamendi izan genuen, beheko argazkian agertzen dena, 1954an, Zentroaren 50. urtemuga zela eta bere trebetasunaren lagin txiki bat eskaini zuena.
Euskal foruen defentsa zenbait aldiz tratatu zen Arrasateko udaletxean XIX. mendean zehar, batez ere karlistaden eraginez Madriletik erasotuta izaten zirenean. Gaurkoan, Madrileko Senatuan 1864an zenbait euskal ordezkarik foruen defentsan burututako ekimenaren harira udal batzorde arrasatearrak uztailaren 16an bidalitako zorion agurrari erantzunez, udaletxera heldutako erantzunak aldatu nahi ditut.
Urtebetea betetzen zen Arrasaten 1934ko urriaren 5eko gertaera odoltsuak izan zirenetik. Marzelino Oreja, Dagoberto Resusta eta Eugenio Edurra hil zituzten Urriko Iraultza deitutakoan, eta urtebete geroago Arrasateko karlistek une ilun haiek eta hildakoak gogoratu nahi izan zituzten....
Eskerrik asko benetan hau posible egiten duzuen irakurleei, informazio-iturriei, bazkide-laguntzaileei, iragarleei, babesleei eta oro har lagundu duten pertsona guztiei.
Iñigo Uribarren arrasatearra, Real Sociedad taldeko kidea eta Arrasate Atletiko Taldean atletismoan hasitako atleta, maiatzean erretiratuko da 27 urterekin. Erretiratzeko arrazoiari buruz...