AMko taldeek eta bandak kontzertu bana emango dute Aratusteetan

0
692

Arrasate Musikaleko hainbat taldek zuzenekoa emango dute otsailaren 9an (ostirala). Eta gauza bera egingo du AMko Bandak otsailaren 18an.

Beheko testua eta argazkiak: Arrasate Musikal.

OTSAILAK 9, ostirala, 18:30ean, Amaia Antzokian Arrasate Musikaleko talde desberdinen kontzertua izango da. 100 bat musikari izango dira eszenatokian eta guztiak mozorroturik joko dute beraien piezak.

Parte hartuko duten taldeak hauexek izango dira: Talde mixtoak, Isan Suzuki, Harizko taldea, Metal taldea, Egurrezko taldea, Orkestra gaztea, Banda Gaztea eta Musika Tailerra.

Sarrera doakoa da.

OTSAILAK 18, igandea, 12:30ean, Amaia Antzokian Arrasate Musikaleko Bandaren Ihauteri kontzertua izango da Mikel Markiegiren zuzendaritzapean.

Kontzertu honen GAIA Espazioa izango da eta hurrengo piezak entzuteko aukerak izango ditugu: Star Trek, Star Wars saga, Independence Day, E.T. el extraterrestre, Doraimon……

Sarrera doakoa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen