AMko perkusio ikasleek erritmoz beteriko emanaldia eskaini dute

0
1761

Arrasate Musikalen udaberri ziklo musikala aurrera doa kontzertuz gainezka datorren aste honetan. Gaurkoan perkusio ikasleen txanda izan da, Ibai Eslandia Lopezen ikasleek kontzertu bikaina eskaini dute Juan Arzamendi Musika Etxean. Erritmoz beteriko emanaldia izan da, danborra, bateria edo xilofonoa bezalako perkusio tresna ugariren soinuz josia.

Aste honetan beste bost kontzertu eskainiko ditu Arrasate Musikalek eta datorren ostiralean biribilduko dute udaberri ziklo musikala kurtso amaierako emanaldiarekin. Aste honetako egitaraua hemen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen