Gaur arratsaldean Mondrak Hernaniren aurka jokatu du Mojategi zelaian. Arrasateko taldeak, Ohorezko mailan hasiera gorabeheratsua izaten ari dira. Gaurkoan neurketako azken minutuetan sufritu zuen arren, landutako garaipena lortu dute 4-3ko emaitzarekin.
Mondra jaun eta jabe izan zen lehen zatian, 28. minutuan markagailuan aurreratu dira Marcus Osamwonyiren golari esker. Atsedenaldira iritsi aurretik, Aritz Arizmendiarrietak korner batean bigarren gola egin du etxeko taldearen aldea handituz.

Bigarren zatian, talde zuri moreak jokoa kontrolatzen jarraitu du eta aldea handitu dute 3-0ekoarekin, Iker Pavonek egindakoa, eta Marcus Osamwonyik 4-0ekoa jarri du markagailuan. Dena erabakita zegoela zirudienean, ordea, etxeko taldea lasaitu egin da eta Hernanik azken hamar minutuetan hiru gol sartu ditu, erabakita zirudien partida zailduz.
Hernanik azken presioa egin arren, Mondrak ondo eutsi dio eta gutxieneko abantaila mantendu du, hiru puntuak 4-3 aurretik egindako lanarekin ziurtatuz.















