‘Ama ta Asunak’ dokumental-erakusketa bihar (eguena) izango da

0
727

June Baonza Pagaldai sortzaileak aurkeztuko ditu ikus-entzunezkoa eta 6 lan grafiko Kulturaten, bihar arratsaldean, Emakume Txokoak antolaturik.

Framea: Ama ta Asunak.

Emakume Txokoaren egitarau orokorraren baitan, “Sei bizi esperientzia, sei hautu, sei elkarrizketa, sei obra grafiko, bideo bat eta instalazio bat biltzen dituen lana aurkeztuko du” sortzaile durangarrak.

Aipatzekoa da lagun honek Emakume Txokoaren 2023ko lehen liburuxka ilustratu duela. Biharko, osteguneko ekitaldia 19:00etan hasiko da Kulturateko areto nagusian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen