Emakume Txokoak antolatuta, sortzaile durangarrak “Sei bizi esperientzia, sei hautu, sei elkarrizketa, sei obra grafiko, bideo bat eta instalazio bat biltzen dituen lana” jendarteratu du.
Argazkia: Itziar Bastarrika.
Emakume Txokoaren egitarau orokorraren baitan, atzo arratsaldean aurkezpena egin zen Kulturateko areto nagusian.
June Baonza Pagaldaik transmititu zuen “nire ustez ama izatea hautu bat dela, eta gizarteak bide horretara bultzatzen gaituela emakume bezala gizarteratuak izan garenak”.
“Nire iritziz hausnartu beharrekoak dira ea zergatik heltzen garen horra, zergatik erabakitzen dugun ama izatea, benetan gogoz erabakitzen dugun, gizarteak onartutako bidea delako aukeratzen dugun,…”.
Izan ere, “pertsona beste esperientzia daude amatasunaren bueltan, eta denei hitza ematea baliagarria da”.
Erlazionatutako albistea:
10 ikastaro, 5 tailer, aholkularitzak,… antolatu ditu Emakume Txokoak
2023ko urtarrilaren 25ean argitaratutako albistea