24 ordu baino gutxiagotan Puro Relajoren 19:00etako saiorako sarrerak agortu dira. Baina oraindik ere badituzte 13.00etarako sarrerak, eta doan eskura daitezke https://kupoiak.ibaiarte.eus/ helbidean: “Pasatzen ari garenarekin, arima alaitzea baino erremedio hoberik ez dago. Eta horretan, Puro Relajo adituak dira! Horregatik, anima zaitez eta egin erreserba lehenbailehen! Eta adi egon; izan ere, sarrerak nola agortu diren ikusita, ziur aski sarrera batzuk aurreraxeago aterako ditugu, jakinaren gainean edukiko zaituztegu”.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.