AEDren 40. urteurreneko materiala erosteko aukerak zabalik jarraitzen du

0
422

Elkartearen lagunek mahaia jarriko dute Portaloian ostegun honetan, ekainak 22. Adi, ostiral honetan ez, jaieguna izango baita. Gainera, online erosteko ere zabalik da.

AEDren 40. urteurrena dela, elkarteak material salmentari ekin zion maiatzean. Heldu eta umeendako kamiseta teknikoak, poltsak eta ur botilak jarri zituzten erosgai.

Azken asteetan Portaloian mahaia jarri du, ostegun eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara. Eta gauza bera egingo du etzi (ekainak 22). Ekainaren 23an, ordea, jaieguna izanik, ez da mahairik egongo.

“Materiala ikusi, probatu eta erosteko aukera izango da bertan”. “Gerturatu, Arrasate euskalduntzen jarraitzeko aletxo bat jarri”.
AEDren egoitzan (Pablo Uranga kalea, 4) ere egin daiteke erosketa. Hortaz gain, online erosteko aukera ere zabalik dago:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd99yoS2tdFlSq8ar8ukxxP3uQAG9xEnZ0Zhjl4I37mzMGesQ/viewform estekan sartuz. “Behin eskaria eginda, AEDko lantaldea harremanetan jarriko da eroslearekin”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen