AEDren 40. urteurrena dela eta, material salmentari ekingo diogu bihar, maiatzaren 20an, goizeko 11:00etan Seber Altube Plazan eta euria balitz Biterin. Hainbat material izango ditugu salgai bertan, heldu zein umeentzako kamiseta teknikoak, poltsak eta ur botilak. Gerturatu, Arrasate euskalduntzen jarraitzeko aletxo bat jarriz.
Biharkoaz gain, ostegunetan eta ostiraletan, Portaloian izango gara 18:00etatik 20:00etara. Materiala ikusi, probatu eta erosteko aukera izango duzuen bertan.
Online erosteko aukera ere martxan dago. https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd99yoS2tdFlSq8ar8ukxxP3uQAG9xEnZ0Zhjl4I37mzMGesQ/viewform estekan sartuz, salmentan dauden produktuak aukeratu ahal ditugu eta behin eskaria eginda, AEDko lantaldea harremanetan jarriko da eroslearekin.
Bide batetik edo bestetik, zatoz eta jantzi euskara!