Adrian Zelaiak ‘Mundua bidegurutzean’ hitzaldia eskainiko du astelehenean

0
253

Goienagusik antolatuta, hitzaldia goizeko 10:00etan izango da Kulturateko areto nagusian.

Testua: Goienagusi.

Adrian Zelaia ekonomia aplikatuko irakaslea da EHUn, eta ekonomia eta politika publikoetan espezializatutako Ekai Center ikerketa-zentroko presidentea.

‘Mundua bidegurutzean’ hitzaldian, gaur egungo egoeraren jatorria, 2022ko eztanda ekonomikoa eta geopolitikoa, etorkizunerako itxaropenak, eredu eta proiektu sozial eta ekonomiko desberdinak eta abar aztertuko dira. Metodologia gisa, mendebaldeko elite korporatiboek azken hamarkadetan sentitu dituzten 3 mehatxu handien deskribapenetik abiatuko da: eredu ekonomikoaren agortzea, gorabidean dauden herrialdeen (Errusia eta Txina) mehatxua eta Internet bidezko kontrol ideologikoaren galera. Erronka horien deskribapenaren eta eliteek erronka horiei emandako erantzunaren bidez, azken hamarkadetan gertatutakoa, egungo egoera eta etorkizunera begira espero daitekeena azalduko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen