Adingabe bat atxilotu dute Santa Teresan, ustez aizkora batekin bere gurasoak mehatxatzeagatik

0
7296

Ertzaintzak azaldu digu adingabea gurasoen etxean sartu dela, eta bere aita gela batean babestu behar izan dela.

Argazkiak: Herritar batzuk.

Arratsaldeko 16:45ak aldera, adin txikikoa bere gurasoen etxean sartu da, “jokabide agresiboarekin eta bere gurasoak mehatxatzen”, Ertzaintzak azaldu duenez.

“Aita etxeko logela batean babestu ahal izan da, eta bitartean, adin txikikoa irainka eta oihuka zebilen etxean”.

“Ama kalean zegoen eta berak hitz egin ahal izan du Ertzaintzaren patruilekin eta anbulantziekin”.

Ertzaintzaren unitate berezi bat etorri da, Bizkor izenekoa, mutila etxetik ateratzeko asmoz. Gizonezkoa balkoira irten da, eta kalean zegoen ertzain batekin hitz egiten hasi da.

Hori baliatuta, beste ertzain batzuk etxera sartu ahal izan dira, eta gizonezkoa harrapatu ahal izan dute. “Ez da zauriturik izan”.

Adingabeak arazo psikiatrikoak omen ditu, eta anbulantzia psikiatriko batean eraman dute Donostiako Ospitale batera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen