Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, mariatxiek dantzan, txaloka edota abesten jarri zituen publikoa Nagusien Astean.
Atzo goizeko nordic walking saioaren ostean, Nagusien Asteak aurrera jarraitu zuen arratsaldean, ANAKONek antolatuta.

Berriozarko (Nafarroa) Izaskun Goizueta Abuinek eta Kubako Reynaldo Caballero Perezek osatzen dute Duo Imperial bikoa.
Duela gutxi Arrasaten ere kontzertua eman zuten, Ibai-Artek antolatuta, eta atzo gauza bera egin zuten Seber Altube plazan.
Adineko ikus-entzule ugari animoso jarraitu zuten emanaldia, dantzan, abesten edota txaloka.
Albistea osatzen gabiltza