2.6 C
Bergara
asteazkena, 14 urria, 2026

Nagusien Astea

Antolatzaileek animatzen dituzte adin ezberdineko pertsonak Nagusien Astean parte hartzera

Arrasateko Nagusien Kontseiluak, beste zenbait eragilerekin batera, bazkari herrikoia, monologoa, topaketa, ibilaldiak eta abar prestatu dituzte. Beste adinetako pertsonek ere ekitaldietan parte hartzera animatzen dituzte. Beheko irudia: ANAKON. Urriaren 1ean Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta ANAKONek, beste eragile batzuekin batera,...

Nagusien Astearen barruan, bisita gidatua egin da AZEren eskutik

Nagusien kontseiluak antolatutako ekitaldien barruan, gaur, asteartea, Alde Zaharrean eta Monterronen zehar nisita gidatua egin da Arrasate Zientzia Elkarteko kideekin. Arrasateko Nagusien Kontseiluak eskertu du AZE taldearen lana "eskerrak ematen dizkiegu ibilaldi hau interesgarria, kulturala eta entretenigarria izan delako".

Pertsona Nagusien Astea igandean hasiko da

Pertsona Nagusien Kontseiluak antolatutako Pertsona Nagusien Astea igande honetan, irailaren 28an, hasiko da, seigarren urtez jarraian. Antolatzaileek gogorarazi dute egitaraua ez dela soilik adinekoei zuzendua, baizik eta inklusiboa izan nahi duela, herritar guztientzat irekitako jarduerekin. Lehen jardunaldia 10:00etan abiatuko da,...

Arrasateko Nagusien Asteko manifestua udaletxean ere irakurri da

Framea eta bideoa: Arrasateko Udala. Ordu berean ANAKONek antolatutako ekitaldia Kulturaten egin denez, udaletxean manifestua Ongizate zinegotzi eta Bizikidetza zinegotzi Jasone Giraldo Menendezek irakurri du: https://youtu.be/iDMdD8th0Dk?t=2600 Erlazionatutako albistea: ANAKONek zaintza sistema duin eta publiko baten aldarria egin du manifestuan 2024ko urriaren 1ean argitaratutako albistea

ANAKONek zaintza sistema duin eta publiko baten aldarria egin du manifestuan

Gaur, urriak 1, adineko pertsonen eguna ospatzen den egunen, ANAKONek amaiera eman dio nagusien asteari. Ekimen ugariz eta aldarrikapenez beteta egon da astea. Adibidez, bakarrizketa, kapelen desfilea, Joselu Anaiekin bermut dantzaldia eta pentsionisten ekitaldia izan dira aurreko egunetan. Kulturateko...

ANAKONek Arrasateko Pentsionistak omendu du: “Aktibismo aldarrikatzaile eredu zarete”

Nagusien Astearen baitan, talde antolatzaileak baloratu du pentsio duinen aldeko mugimenduaren lana. Arrasateko Pentsionistak eskertu du eta iragarri du hemen ere herritarrek sinatu ahalko dutela gutxieneko pentsioak osatzearen aldeko Herri Ekimen Legegilea. Arrasateko Nagusien Asteak aurrera darrai aste honetan, eta...

Sormena eta dibertsioa Herriko plazako kapelen desfilean

Gaur arratsaldean, 19: 30ak inguruan, Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatutako kapelen desfile koloretsua egin da Herriko Plazan. Ekitaldia Nagusien Astearen barruan dago, eta ikuskizunera hurbildu diren herritarrak, sormenez eta umorez betetako ikuskizunaz gozatu dute. Bertaratutakoek kapela ugarirekin gozatu ahal izan dute,...

Umoretsu hasi da Nagusien Aste irekia Kike Biguri komikoarekin

Abiatu da Arrasateko Nagusien Kontseiluak elkarlanean antolatutako egitaraua, Kike Bigurik eskainitako bakarrizketarekin. Gainera, gaur Maritxu Kajoiren aurreko ostirala denez, eta beraz, Nobenaixua ospatuko denez, ANAKONek animatzen du ere bertan parte hartzera. Bihar, zapatua, kapelen desfilea ospatuko da Herriko plazan arratsaldeko 19:00etan. Horren...

Gaurtik aurrera bakarrizketa, kapelen desfilea,… ospatuko dira ANAKONekin

Kike Biguri komikoaren bakarrizketarekin hasiko da gaur (ostirala) Arrasateko Nagusien Astea. Bihar kapelen desfilea ospatuko da Herriko plazan, eta antolatzaileek herrikideei gonbidapena luzatzen diete: "Belaunaldien arteko jai inklusiboa izatea nahi dugu". Argazkia: MB artxiboa. Arrasateko Nagusien Kontseiluak elkarlanean antolatutako egitaraua gaur...

Kike Bigurik umorezko bakarrizketa irekia emango du Nagusien Astean

Argazkia: Euskal Aktoreen Batasuna. ANAKON elkarte antolatzaileak azaldu du "aldaketa garrantzitsu bat izan dela irailaren 27ko ekitaldira begira": "Kaitin Allende artistak, arrazoi pertsonalengatik, ezingo du parte hartu. Bere ordez Kike Biguri arituko da, bakarrizketagile eta aktore ezaguna". Ekitaldi hau adin guztiendako Nagusien...
- Advertisement -spot_img

Latest News

SUIZIDIOA PREBENITZEKO HITZALDIA EMANGO DU NEKANE BALLUERKAK GOIENAGUSIREN ESKUTIK

Hitzaldia urriaren 19an, datorren astelehenean izango da, ohi denez, Kulturaten goizeko 10:00etan, gai jakingarria oinarri. Argazkia: Jakiunde Zientzia, Arte eta...
- Advertisement -spot_img