Udal-gobernuak aurten erabaki du “bi ekintzak diru partida berdinekin finantzatzea”, hau da, “ekimen bakoitzak 4.500 € inguruko dirulaguntza jasotzea”. Udalak ukatu du “bereizketarik edo bazterketarik egin” izana.
Argazkia: MB artxiboa.
Erregeen Kabalgatako antolakuntzak atzo jakinarazi zuen 2024 desfilean ez dela karrozarik izango. Halaber, EAJ-PNVek horren inguruko udal-erabakia gaitzetsi zuen.
Horren ostean, Udal-gobernuak jakitera eman berri du “Erregeen Kabalgatak, Olentzeroren dirulaguntza berbera jasoko duela: 4.500 € inguruko dirulaguntza”.
“Ez dago tratamendu ezberdindurik – adierazi du Udalak -, bi ekimenak diru kantitate berberarekin lagunduko ditu Arrasateko Udalak; beraz ez da egia Udalak bereizketa edo bazterketa egin duenik”.
Halaber, jakitera eman du “pasa den urtean, Olentzerok 4.500 euroko dirulaguntza jaso zuen bitartean, Erregeen kabalgatak 8.400 € inguru jaso zituela, mailakatze eta ezberdintze bat ezarriz”.
2023-2024 gabon hauei begira, Udal-gobernuak erabaki du “bi ekintzak diru partida berdinekin finantzatzea”.





Eta azken urteetan ere EAKk 8400€ eman dizkio kabalgataribeta 4500€ olentzerori? Hau horrela bada eman dezatela azalpena ze pasada bat iruditzen zait