Txileko ministro ohia eta Intxorta 1937 bildu dira, Winnipeg ontzia dela

0
1202

Begoña Yarza Saez-ek, iaz Txileko Osasun ministro aritua, eta Arrasateko Intxorta 1937 elkarteak bilera egin dute, euskal errefuxiatuak Winnipeg ontzian Txilera joan zireneko 85. urtemugaren harira.

Argazkia: Intxorta 1937 Kultur Elkartea.

Datorren urtean, 85 urte beteko dira, espainiar faxisten estatu kolpearen eta gerraren ondorioz, Winnipeg ontzia Frantziatik Txilera joan zela.

2500 errepublikar ihes egin behar izan zuten itsasontzian, horien artean 3 arrasatear. Urtemuga horretara begira, Intxorta 1937k bere ekarpena egin nahi du:

Winnipeg liburuaren 2. edizioaz gain, erakusketa bat prestatu asmo du, itsasontzian egunez egun idatzitako egunkariari buruzkoa.

“Horretarako Intxorta 1937ko lagunen taldea sortu dugu Txilen eta orain ari gara instituzio publikoei gure proposamenen berri ematen”.

intxorta.org

Erlazionatutako albisteak:

Intxortak ‘2000 del Winnipeg’ liburua aurkeztu du Kulturaten

2021eko abenduaren 3an argitaratutako albistea

Arrasatearrak Winnipegen. Pablo Nerudaren hitzetan, «Nire poema ederrena»

2021eko azaroaren 8an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen