Zalduspe autobus geltokia astelehenean hasiko da martxan

10
3903

Zalduspe autobus geltokia astelehenean hasiko da martxan, eta autobus hibrido batekin funtzionatuko duen hiriko 3. linea berria jarriko dute martxan. Zalduspeko behin-behineko geltoki berriak 6 autobusentzako edukiera izango du aldi berean eta 3 markesinek osatzen dute. Ibilbide luzeko autobusek Zalduspen izango dute geltokia eta eskualdeko autobusek (hiriartekoak) Nafarroa Etorbidean.


Halaber, Udalak gogorarazi du zentroko geralekuak Nafarroa Etorbidera eramango dituztela uztailaren 19tik aurrera.


Tarifei dagokienez, linea guztiak merkeagoak izango dira. Bidaia arruntak 1,85 eurotik 1,35 eurora igaroko dira: “Kontuan izan behar dugu autobus-geltokia eta 3. linea udalerri ekologikoago bat eraikitzeko plangintza estrategikoaren barruan sartzen direla, Ekobulebarraren erreformarekin batera. Urrats berri bat da herritarrei herri atseginagoa, erosoagoa, eskuragarriagoa eta jasangarriagoa eskaintzeko “.

3. linea berria hibridoa izango da: gasolioa eta elektrizitateaz hornituko da. Horrela, Udalak % 50 murriztuko ditu CO2 isurketak autobus arrunt batekin alderatuta.


Halaber, trantsizio energetikoa 1. eta 2. lineetara eramango du: bi linea horietako autobus-flotak gasolio- eta gas-sistema duala izango dute, eta % 30 berotegi-gas gutxiago isuriko ditu atmosferara, ohiko autobus batekin alderatuta.

Ordu bakoitzeko bi zerbitzu aurreikusten dira. Astelehena/ostirala: lehenengo irteera 7: 35ean eta azkena 20: 05ean. Larunbata: lehenengo irteera 8:35 eta azkena 14:00. Abuztuan ordutegi berezia izango da. Igande eta jaiegunetan ez da zerbitzurik emango. 1. eta 2. lineak orain arte bezala mantenduko dira: bi zerbitzu orduro.


Tarifa berriak:
• Mugi Txartela gabe 1,35 €
• Mugi txartelarekin: 0,92 €
• Bidaia 1etik 20ra: 0,70 €
• 21-50 bidaia: 0,57 €
• +51 bidaia: 0,40 €


3 linea azkarrak 15 minutuko maiztasuna izango du, eta Arruena (Eroski geltokitik), Arimazubi eta San Andres lotuko ditu zuzenean. Mugi txartelarekin, aldaketa doakoa izango da. Ibilbidea eta geralekuak honako hauek izango dira: Eroski, Gip. Etorbidea, Maalako errotonda, Otalora Lizentziatua, Muxibarreko errotonda, Zarugalde kalea, Udala plazako errotonda, Arrasate pasealekua (Arimazubi), Alfonso VIII. kalea, Bañez doktorea, maiatzak 1 kalea, Garibai etorbidea, Biteri kalea, Nafarroa etorbidea, Deba etorbidea, Gipuzkoa etorbidea eta Eroski.


Ibilbide luzeko autobus guztiek Zalduspen izango dute geltokia: Donostian, Gasteizen (zuzenean), Bilbon eta Loiun, besteak beste. Beste linea guztiek geldialdi bat egingo dute han. Zehazki, honako linea hauek geldituko dira Zalduspen:


• DG01: Arrasate – Bilbo (autobidea)
• DG02: Bilbo – Arrasate
• DG05 A: Eibar – Arrasate – Gasteiz (autobidea)
• DG05D: Eibar – Arrasate – Gasteiz (urtegia)
• DG07: Arrasate – Donostia
• DG56B: Arrasate – Loiuko aireportua
• Bizkaibus autobusa Bilborantz
• DG40G: gaueko zerbitzua. Eibar – Eskoriatza
• DG41G: gaueko zerbitzua. Oñati – Leintz Gatzaga

10 IRUZKIN

  1. Barkatu baina argazki hau lotsagarria da, horreitatik zenbatek darabilte busa egunero? Trasporte publikoa sustatu nahi da? ze nik astero erabiltzen dut eta geltoki hau zorakeria bat da, urrin, txarto, lekuzkanpo eta egunero 20min lehenago esnatu beharra, benetan propogandari utzi ze benetan batzuentzako pu…. bat da

    • Autobusa azken 20urteetan erabili ez dutenek hartutako erabakia… kotxea satanizatu lehenbizi herria radarrez josiz eta orain kotxearen erabilera bultzatu geltokia horra eramanda… posturismora begira egindako lana

  2. Uste dut autobus geltokia hain urruti jartzeak ez diola onik egiten transporte publikoa bultzatzeko politikari. Gero 200.000€-ko kanpaina batekin estali daiteke akats hau, baina herritarrek aurki sentituko dituzte noraez guzti honen ondorioak.

  3. Penagarria da herriko autobus geltokia herri puntan ipintzea. Ia egunero hartzen dut autobusa, baino hemendik aurrera saiatuko naiz ahalik eta gutxien hartzen.

  4. Ecobulebarrak bere gain hartzen ditu Zalduspeko geltokiak eragingo dituen gastuak? Susmoa dut ezetz, Zalduspekoa azken momentuko okurrentzia bat izan zelako (hortik orain 4 geltoki aukeran jartzearena). Aurretik nik behintzat ez nuen ezertxo ere entzun Zalduspez, eta Maria ezagututa obra baten ejekuzioa 2-3 aurretik promozionatzen hasiko litzateke, inauguratua izan arte.

    Demagun Zalduspekoa ez dela izango bus geltoki definitiboa. Norbaitek kalkulatu du zer-nolako gastua gehitzen zaion Arrasaten sekula izan den obrarik inprobisatuenari?

    Komunikabideetan albisteak beharrean propaganda irakurriko duzue, informazio gutxi eta ezer esaten ez duten titular asko. Beraz, inor ez dadila larritu etorkizunean izan daitezkeen arazoekin.

    • Aurreko astean esan zuten Zalduspe Ekobulebarraren onbraren baitan kokatzen zela, baita finantzaketa ere, eta horrek, batetik eta bestetik egokituta, ez zuela eraginik aurrekontuan. Gabribaiko peatonalizazioa ere berdin.

  5. Zalduspe urrun? ez dago urruti, oinez joateko bide aproposa dugu gainera. Etxe ondoan nahi dugu guztia eta hori ezinezkoa da. Autobus zerbitzu gehiago, merkeagoa, jasangarriagoa… asko eta askok asko baloratzen dugu!

  6. BAI NOSKI! Oso aproposa da bide hori, gaueko autobus zerbitzuetan(Eibar edota Oñatitik ) datozen gazteentzat. Neska gaztetxoentzat batipat.
    Edota motxila betez datozen ikasleentzat. Hobeagoa da oraindik, Loiura oporretan maleta guztiekin doan familiarentzat.
    Zer esanik ez, nagusientzat eta mobilitate arazoak dituztenentzat.
    LOTSAGARRIA.
    Merkeagoa eta jasangarriagoa dela esateak, intelijentziari errespetu faltua adierazten dio.
    NO COMENT

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen