Musakolako Jaiak hastear, Batzordeak proposatzen du auzoko balkoiak eta bestelakoak Ziorlako ikurrinarekin ere dotoretzera. Aurten ez da helduen BTT martxarik egongo, baina bai haurrentzako ekitaldia. Gainera, igande honetan bildotsen lehen dastaketa egingo da.
Argazkia: MB artxiboa / Irudiak: Jai Batzordea.
Jai Batzordeak animatzen du “herri osoa kolorez, alaitasunez eta jai giroz betetzera”. Horretarako “animatu zure balkoia, leihoak edo saltokia apaintzera!”.
“Erabili nahi duzuna: banderatxoak, argiak, oihalak, globoak, kartelak… Baina aurten proposamen berezi batekin gatoz”:
“Musakolako ikurrin dotoreak eskuragarri dira herriko tabernetan!”. Prezioa 6 euro dira, “aupa Musakola!”.

Bestalde, “aurten ez da BTT martxarik egongo Musakolan (haurrena bai)…”. Antolakuntzak zera adierazi du:
“Erabakia ez da samurra izan, eta horren atzean hausnarketa prozesu bat dago: gelditu, entzun eta orain arte egindakoa baloratzeko”.
“Eskerrik beroenak urte hauetan guztietan parte hartu duzuen guztioi. Zuek sortu duzue martxa honen benetako giroa”.

Ziorlan jarraituz baina jaietako egitarautik at, Musakola Bizirik egitasmoaren baitan, dastaketa berri bat ospatuko da domekan:
“Maiatzaren 10ean esneko bildotsak erreko ditugu zikirora, Anporretaren magalean haziak, eta ondoren zatitu eta pintxo formatuan dastatuko ditugu”.
Ekitaldi irekia eguerdiko 12:00etan ospatuko da San Isidro plazan. Ekitaldia posible egingo dute Jai Batzordeak, Errekabarrenek, Eusko Labelek eta Arrasateko Udalak.





