Kartetan abilena Eber-Malá bikotea izan da eta ondoren Bingen-Mendi. Hirugarren postua Murri-Solorentzat izan da, eta laugarrena Aitor-Txemirentzat. Jaiak atzo hasi eta gaur ospatzen jarraituko dira.
Argazkiak: Jai Batzordea.

San Baleixo Jaiak abian dira, atzo arratsaldean hainbat auzotarrek topa eginda, baita aldarte onean topa egin ere.

Meatzerrekako elkarteak ere hartu du bart XLIII. mus txapelketa, eta guztira 46 bikote aritu dira nor baino nor gehiago.

Txapelak Malá eta Eberrek lortu dituzte, baita gazta eta izen-emateekin lortutako diruaren %50 ere. Txapeldunordeak Mendi eta Bingen izan dira, eta beraz gazta eta jasotakoaren %25 eurentzat izan dira.

Hirugarren postua Solo eta Murrik lortu dute, jasotakoaren %15 poltsikoratuz. Txemi eta Aitorrek, laugarren bikote gisa, jasotakoaren %10 eskuratu dute.

Zorionak guztiei!
Jaiek gaur ez dute etenik izango, eta gogoan izan herri-bus zerbitzua eskura duzuela:
Ordutegia:
- Larunbatean 19:30-21:30, igotzeko zein jaisteko
- Larunbatean 00:30-02:30, igotzeko zein jaisteko
- Igandean 12:00-15:00, igotzeko zein jaisteko
Ibilbidea:
- Auzora igotzeko: San Frantzizko – Muxibar – Meatzerrekako elkartea.
- Auzotik jaisteko: Meatzerrekako elkartea – Muxibar – San Frantzisko.
Prezioa:
Herri-busaren ohiko prezioa izango du, eta MUGI txartela erabiltzeko aukera egongo da.




