Meatzerrekako jaiak ostiraletik igandera bitarte izango dira, eta ohiko egitarauarekin batera, Antolakuntzak eta Arrasateko Udalak bus zerbitzu berezia adostu dute larunbat zein iganderako.
Herribusean kartela: Arrasateko Udala / Argazkiak eta Jaien kartelak: Antolakuntza.

Orokorrean, jaien egitaraua honako hau izango da:
Ostiralean:
19:30ean pintxo-tragoa jaiei hasiera emateko
22:30ean XLIII. mus txapelketa
Larunbatean:
14:30ean auzo-bazkaria, eta amaieran ‘Azken urteetako argazki bilduma‘
17:00etan poniekin jolasaldia Lopene ganadutegiarekin
18:30ean txokolatada haur eta gazteentzako
21:00etan rock kontzertuak: Laino beltzak eta Inguma taldeak
Igandean:
10:45ean meza San Baleixo ermitan, Gesalibar eta Garagartzako koruak lagunduta
12:00etan euskal dantzak Lore Gazteak taldearekin, elkartean
13:15ean dantzariendako luntxa
14:30ean jaien amaiera
Laguntzailea Arrasateko Udala.

Ildo honetan, Udalaren eta Jaien Antolakuntzaren eskutik herri-bus zerbitzu berezia izango da. Ekimen hau martxan jarri da “pasa den urteko arrakasta ikusita” eta “aurten, bigarrenez” eskainiko da.
Ordutegia:
- Larunbatean 19:30-21:30, igotzeko zein jaisteko
- Larunbatean 00:30-02:30, igotzeko zein jaisteko
- Igandean 12:00-15:00, igotzeko zein jaisteko
Ibilbidea:
- Auzora igotzeko: San Frantzizko – Muxibar – Meatzerrekako elkartea.
- Auzotik jaisteko: Meatzerrekako elkartea – Muxibar – San Frantzisko.
Prezioa:
Herri-busaren ohiko prezioa izango du, eta MUGI txartela erabiltzeko aukera egongo da.
Mus txapelketari dagokionez, XLIII. edizioa ostiral honetan jokatuko da, eta Meatzerrekako elkarte gastronomikoak hartuko du lehia.
Gaueko 22:30etik aurrera izango da, zortzi erregetara jokatuta, eta izen-ematea 30 € izango dira bikoteko. Hona hemen banatuko diren sariak:
- saria: txapela, gazta eta jasotakoaren %50
- saria: gazta eta jasotakoaren %25
- saria: jasotakoaren %15
- saria: jasotakoaren %10
Oharra: izen-ematea arratsaldeko 19:00etan irekiko da eta 22:30ak arte izango da zabalik. Meatzerreka elkarteko telefono zenbakia: 943 799 737.










