Autobus geltokia Zalduspen izatea onartu du Osoko Bilkurak

0
905

Argazkia: MB artxiboa / Beheko bideoa: Udala.

Mugikortasun Iraunkorreko Planari jarraiki, Udal-Gobernuak aurten herri-galdeketa egitea onartu du, eta Udalak antolatu du.

Erreferendum horren emaitzak lotesleak izateko, bi baldintza jarri zituen Udal-Gobernuak: gutxieneko parte-hartzea %30ekoa izatea eta emaitzetan gutxienez %10eko aldea izatea bi aukeren artean.

Bigarren baldintza bete egin zen, Zaldusperen aldeko bozkak %74 izanda, Laubideren aldekoak %25 izan baitziren.

Alabaina, lehen baldintza ez zen bete erroldaren %21k soilik hartu baitzuen parte. Atzoko Osoko Bilkurak gaia aztertu zuen eta bozka bidez erabaki zuen:

  • Baiezko botoak: 13 (EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Arrasate)
  • Abstentzioak: 7 (EAJ-PNV)
  • Ezezko botoak: 0

Beraz, Zalduspe izango da Arrasateko autobus geltokiaren kokalekua, eta atzoko udal-erabakia Mugikortasun Planean txertatuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen