‘Le Monde Diplomatique’k Intxorta 1937ren Txileko bidaiaren berri eman du

0
586

Elkarteko Juan Ramon Garai eta liburuaren egile Josu Txueka Txilen dabiltza euskal errefuxiatuen Winnipeg itsasontziaren inguruko liburua eta erakusketa aurkezten.

Argazkia: Intxorta 1937.

Aldizkari ezagunak gogora ekarri du 1939an, eta faxismoen ondorioz, errefuxiatu ugari frantziar estatutik itsasontziz ihes egin behar izan zutela.

Itsasontzi honen barruan 2.000 pertsona zihoazen, besteak beste, arrasatearrak eta Euskal Herriko beste lagun ugari, Pablo Nerudaren ardurapean, Txilerantz.

30 eguneko bidaiaren ostean, Valparaíso hirian lehorreratzea lortu zuten. Bidaia honen inguruko liburua idatzi du Josu Txueka ikerlari lerindarrak: ‘2.000 del Winnipeg. Diario de a bordo’.

85 urte dira bidaia hartatik, eta historiadore nafarrarekin batera, Intxorta 1937 elkarte arrasatearreko Juan Ramon Garai ikerlaria Txilen dabil, ekitaldi ugaritan parte hartzen.

Izan ere, liburua eta erakusketa han-hemenka aurkezten dabiltza, baita diktadurak Txilen eragindako oinazearen lekukotzak jasotzen ere, “Egia, Justizia, Erreparazioa, Ez errepikatzeko Bermeak eta Erresistentzia” bezalako baloreekin.

‘Le Monde Diplomatique’ aldizkariaren txiletar edizioak 1939ko bidaiaren eta egungo bidaiaren berri eman du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen