99 taldeak irabazi ditu kirol-legez jokatutako II. Gazte Olinpiadak

0
5022

Finalak jakingura handia piztu du jendartean, eta bertan Lolailo izan da txapeldunordea, hirugarren postuan Boniato Crew eta laugarrena Aerolinea barata. Talde eredugarrienaren saria Txitxibur taldearentzat izan da. Azken sailkatuak ere, Kliber Klan 520 taldeak ere saria izan du.

Finalak herritar mordo bat erakarri ditu Txosnagunera eta ondoko Monterron parkera gaur arratsaldean.

‘Zangi’k speaker lanak egin ditu, eta norgehiagoka kirol-legez jokatu da. Egin beharrekoak eginda, kamiseta belzdun 99 taldea izan da nagusi.

Talde Onenaren saria “goizetik topera ibili direlako, animatzen eta laguntzen: Txitxibur”. Zorionak 99 eta guztiei!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen