Arrasateko Olinpiadak
MUSIKA
Fito Skins eta Gozategi ari dira Olinpiaden gaua girotzen
Herriko plaza jendez beteta dago bi taldeen kontzertuak ikus-entzuteko, besteak beste, Olinpiadetako parte-hartzaile ugari.
JAIAK
Lolailo taldeak irabazi ditu giro ederra jarri duten Olinpiadak
Txapeldunordea Zubipe izan da, hirugarren Sorsi eta laugarren Txistaus. Finala Herriko plazan jokatu da eta azken sailkatuak, CTA taldeak ere saria lortu du, baita talde jatorrenak ere, PM taldeak. Egun sargoritsu, izerditsu, lagunartekoa izan da gaurkoa, eta finala abisu horiaren...
JAIAK
Adi, Gozategi eta Fito Skins-en kontzertuak Herriko plazan izango dira
Udalak oraintsu azaldu du gaur arratsalderako abisu horia iragarrita dagoenez, "Monterron parkea ixteko arriskua dagoela". Olinpiadetako kontzertuak bertan behera gera ez daitezen, Udalak "Olinpiadetako antolatzaileekin batera", kontzertuak Herriko plazara lekualdatzea erabaki du.
JAIAK
Kuadrillak Olinpiadetako jolas herrikoietan jokatzen hasi dira
Gosari herrikoiaren ostean, diana ospatu da Arrasateko Gaiteroekin Kondekuatik Zaldibarrera, eta frontoian pregoia adierazi da. Bertan ere kuadrillen asistentzia kontrola egin da, eta ondoren talde bakoitza dagokion gunera joan da, jolasei ekiteko.
JAIAK
Taldeak prest dira, ezusteko euripean bada ere, Olinpiadei ekiteko
Lagun talde ugari elkartu dira Kondekua zelaian elkarrekin gosaria jateko, Antolakuntzak eta Arrasateko Errugbi Taldeko lagunek prestatuta. Iragarrita ez zegoen euriak ezustean harrapatu ditu kuadrillak, baina prest dira jolasetan murgiltzeko.
JAIAK
Olinpiaden izen-ematea igandera arte luzatu da, beteranoak animatuz
Izan ere, Antolakuntzaren hitzetan "olinpiadek esperientzia eta gaztetasuna uztartu behar dituzte". Halaber, "aurten gazte koadrila berri askok eman duzue izena eta hori berri bikaina dela iruditzen zaigu". Artxiboko collagea: MB artxiboa / Beheko testua: Olinpiaden Antolakuntza. Arrasateko herrigunea kolorez eta algaraz...
JAIAK
“8 pertsonako taldeek ere Olinpiadetan parte hartu ahalko dute, izen-ematea apirilaren 24a baino lehen”
Hirugarren edizioan parte hartzeko formularioa hurrengo ostirala baino lehen aurkeztu behar da. Antolakuntzak berretsi du jokoetan aritzeko "adin mugarik ez dagoela", eta Iñaki Barrutia Roa antolatzailearekin izan da, honatx elkarrizketa. Artxiboko argazkia eta beheko testua: Arrasateko Olinpiaden Antolakuntza. Hasi zarete Arrasateko...
Albisteak
99 taldeak irabazi ditu kirol-legez jokatutako II. Gazte Olinpiadak
Finalak jakingura handia piztu du jendartean, eta bertan Lolailo izan da txapeldunordea, hirugarren postuan Boniato Crew eta laugarrena Aerolinea barata. Talde eredugarrienaren saria Txitxibur taldearentzat izan da. Azken sailkatuak ere, Kliber Klan 520 taldeak ere saria izan du. Finalak herritar...
Albisteak
Kuadrillek puxiken jolasekin, zaku-lasterketan,… lehiatu eta gozatu dute
Lagun-taldeak, sargoriari aurre eginda, gustura ibili dira Herriko plazan, Biteri enparantzan, Jokin Zaitegin zein Zaldibar frontoian. Jai giro honetan urezko pistolek arrakasta handia izan dute, baita garagardo freskoak ere. Hona hemen Olinpiaden hainbat irudi: https://youtu.be/gWrDOM23Clo
Latest News
Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu
Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...





