Greba Feminista Orokorraren antolaketan dihar du LABek

0
916

Beheko testua eta argazkiak: Langile Abertzaleen Batzordeak.

Mugimendu Feministak azaroaren 30erako deitutako Greba Feminista Orokorrarekin bat egin eta prestaketa lanetan murgildu gara LAB sindikatuan, horretarako Debaldea eskualdeko delegatuen batzarra burutu genuen aurreko astean, bertan sektore ezberdinetako delegatuekin grebaren nondik norakoak landu eta Zaintza Sistema publiko komunitarioa jarri dugu helburu moduan.

LABen ustez zaintza krisia gero eta nabariagoa da. Krisi honen arrazoi nagusi eta bakarra ez da bilakaera demografikoa edo jendartearen zahartzea, hau sinestarazi nahi diguten arren. Ez dugu ontzat ematen zaintza eredu hau, bidegabea eta sostengaezina baita. Egoera jasanezin honen aurrean Azaroak 30ean gizarteko sektore guztiak dira grebara deituak, denon bizitzak zentroan jarriko dituen zaintza sistema aldarrikatuko baitugu.

Premiazkoa da zaintza lanak berrantolatu eta modu orekatuagoan banatzea; hain zuzen ere, hori du helburu LABek defendatzen duen zaintza sistema publiko komunitarioak, zaintza lanak baldintza prekarizatuetan eta ikusezinean egiteari uzteko hauek erdigunean kokatu beharko baititugu.

Honegatik guztiagatik, dei egiten diegu langile guztiei, greba batzorde, lan-zentroetako asanblada eta Azaroak 30eko Greba Feminista Orokorrean parte hartzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen