80 urtetik gorako lagunek omenaldia jaso dute, tartean Maria eta Ignaciok

0
1284

Maria Luisa Revueltak (99 urte) eta Ignacio Garmendiak (98 urte) lore sorta bana eta bina muxu jaso dituzte udal-ordezkarien aldetik. Adineko pertsonendako lunchaz gain, Abaroako koruak emanaldia eskaini du.

Sanjoanen baitan, 80 urtetik gorako pertsonei omenaldia egin zaie Etxaluzen gaur eguerdian, Jose Rivierek aurkeztuta.

Lunch batean parte hartu dute lagun hauek, eta hortaz gain, 99 urteko Maria Luisa Revuelta Noguerak (1924ko abuztuaren 16an jaioa) lore sorta jaso du.

Baita 98 urteko Ignacio Garmendia Anteparak (1925eko uztailaren 31n sortua) ere.

Lore sorta bana eman diote Maider Morras Azpiazu alkateak eta Jasone Giraldo Menendez Ongizate, Hezkuntza eta Bizikidetza zinegotziak.

Ekitaldian ere EAJ-PNVko Edurne Unamuno Rodrigo eta Xabier Arrizabalaga Arrizabalaga izan dira.

Gainera, Abaroako koruak Anton Herrarteren zuzendaritzarekin hiru kantu abestu dituzte, tartean San Joan himnoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen