2.6 C
Bergara
asteazkena, 14 urria, 2026

Sanjoanak

Haur eta gaztetxoek ur-puzgarrietan gozatu dute Zaldibar frontoian

Horrela egin diote aurre bero sapari gaur eguerdian eta arratsaldean, txipli-txapla, Udalak antolatuta. Ekainaren 24an, bihar gauza bera egiteko aukera izango dute toki berean, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Sanjoanen pregoiak herri langilea inperialismoa borrokatzera deitu du

Aurten, sargoriaren ondoriozko alerta gorria aintzat hartuz, ez da suziririk bota, Monterron ondoko ekitaldian. Halaber, aurten Txosna Batzordea honako erakundeek osatzen dute: Askapena, Ernai, Bilgune Feminista, Gazte Koordinadora Sozialista, Ikama, Ttak, Jardun Koordinadora eta Ikasle Abertzale Sozialistak. Hona hemen...

Itaiak etxeratze kolektiboak antolatu ditu Sanjoanetarako

Irudia eta beheko testua: Deba Bailarako Itaia. Jai giroan emakume langileon aurkako erasoak ugaritzen dira, eta oso ohikoa da horrelako testuinguruetan babesgabe egotea. Hori gutxi balitz, gaur egungo testinguruan gero eta gehiago dira indarkeria matxista ukatu eta hau normalizatzen dutenak. Kontsumoan...

Su artifizialen ikusgarritasunak zerua argitu du, iluntzeko tximistek bezala

Iluntzeko ekaitzaren ostean, Vulcano Pirotecniak suak aireratu ditu, hartara Udalak kontratatuta, Santa Barbara parketik eta herritarren arreta bereganatuz. Esfortzuak ikus-entzuleen txaloak lortu ditu.

Oxabi taldeak, Jurgi Iraola arrasatearra barne, plaza bizitu du

Erromeria bizkaitarrak abesti ezagunak eskaini dizkie ikus-entzule gazteei, tronboi-jole arrasatearra taldekide. Kontzertua Herriko plazan izan da eta hona hemen hainbat irudi: https://youtu.be/4S3JkGgGT_s https://youtu.be/xMrdB-IUYIA

‘El Drogas’ eta publikoak elkarrekin abestu dute Monterron parkean

Musikari iruindarrak rockaren ildotik jarraitzen du baina ohi baino kantu lasaiagoak ere eskaini ditu, tartean Alzheimerraren ingurukoa. Zaleek Monterrongo harmailak bete dituzte eta gustura jarraitu dute kontzertua. https://youtu.be/PkdQMMAaSl8 https://youtu.be/-p5wdpgtFG4

80 urtetik gorako nagusiak omendu ditu Arrasateko Udalak

Azken argazkia: Arrasateko Udala. Omenaldia gaur eguerdian ospatu da Etxaluzeko tabernan, eta aurkezpen-lanak elkarteko Jose Riviere lehendakariak egin ditu. Maria Luisa Revueltak (100 urtekoa) eta Ignacio Garmendiak (99 urte) lora sorta bana jaso dute udal-ordezkarien eskutik. Hortaz gain, Abaroako koruak ahotsa jarri...

‘Uribarri’ elkartearen martxa estreinatu du AMko Bandak

Kontzertuan ere Arrasateko Gaiteroek eta txistulariek hartu dute parte. Mikel Markiegik, martxaren konposatzaileak, Uribarri elkarteko lehendakariari, Oscar Alonsori partitura oparitu dio. Lehen argazkia: Uribarri elkartea. https://youtu.be/e7LaXiixgyo Eguerdiko kontzertua baino lehen, Arrasate Musikaleko banda kaleak musikatzen ibili da, Seber Altuben Erraldoi eta Kilikien...

Bigantxak zezen-plazan, irudiak

Larrialdi-zerbitzuetako langileek baieztatu digute pertsonarik ez dela zauritu ekitaldi honetan. Bigantxak ere itxuraz onik atera dituzte zezen-plazatik. https://youtu.be/WKPOBHXx9lo

Errementari Dantzaren burrunba-hotsak Arrasate astindu du

Abian dago musika, dantza eta kondaira uztartzen dituen ekitaldi herrikoia. Arrasate Musikal, Lore Gazteak, Txikitxu-Arrostaitz, Arrasateko Trikitixa Eskola, Erraldoi eta Kilikien Konpartsak,… musika, dantza, tradizio,… ikuskizuna eman dute herritarren gozamenerako. Giro paregabearekin eta herriaren bultzadarekin, Herriko Plazan San Juan sua...
- Advertisement -spot_img

Latest News

1962an jaiotako lagunen kintadarako izen-ematea ixtear dago

Argazkiak: Antolakuntza. Topaketa azaroak 7 izango dituenean ospatuko dute, antolatzaileek prestaturiko egitarau honekin: 11:00etan Herriko plazan elkartuko dira 11:30ean bisita gidatua 13:00etan poteoa...
- Advertisement -spot_img