78 lagun aritu dira Ziorlako bola-jokoan, Mikel Etxezarreta txapeldun

0
3201

Iaz baino parte-hartzaile gehiagok hartu dute parte bart Musakolako Jaietako txapelketan. Txapeldunordea Joxe Aginagalde izan da eta hirugarren postua Aitor Uriarterentzat izan da. Gainera barbakoa ez da falta izan.

Sarien eta antolatzaileen argazkiak: Antolakuntza.

Ohiturari jarraituz, bart gauean Hiru txirlo Bolo txapelketa jokatu da San Isidroko bolatokian.

Bertan ere barbakoa ospatu da, Antolakuntzako lagunek antolatuta.

Denera 78 pertsonak eman dute izena aurten, eta Antolakuntzak baloratu du iaz baino gehiago izan direla.

Parte-hartzaileez gain, ikus-entzule ugari erakarri du, eta aldarte onean jokatu da txapelketa. Zorionak saridunei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen