Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuta, aniztasun funtzional ezberdinetako lagunek ekitaldian parte hartu zuten larunbatean, giro onean.

Gipuzkoako Futbol Federazioak 25. aldiz antolatu du topaketa, eta edizio borobil hau Mojategin ospatu zen larunbatean. Zorionak ibilbideagatik!

Ekitaldia zuzentzen, besteak beste, Josu Zubia aritu zen, Gipuzkoako Federazioko kirol-zuzendari, Entrenatzaileen Batzordeko lehendakari eta Entrenatzaile Eskolako zuzendari gisa esperientzia duena.

Josu ere Mondraren gizonezkoen lehen taldeko jokalaria eta entrenatzailea izan zen, eta larunbateko topaketan klub zuri-moreko zenbait entrenatzaile lagun izan zituen.

Hauen artean Mikel Gonzalez ‘Gontxa’ Realeko jokalari ohi eta egun Arrasateko taldeko harrobia sustatzen diharduena.

Leintz Eskola Kirolak ere ekitaldia aurrera eramaten lagundu zuen, eta horretan esaterako Susana Santor aritu zen.

Topaketak ere Arrasateko Udalaren, Mondragon Linguaren, Ikerlanen, Gipuzkoa Kirolen eta Garaje Tolosaren laguntza izan zuen, besteak beste.





