‘6 eredu Europaren etorkizunerako’ hitzaldia eman du Adrian Zelaiak

0
1050

Goienagusik antolatuta, Adrian Zelaiak ‘6 eredu Europaren etorkizunerako’ hitzaldia eskaini du gaur goizean Kulturate areto nagusian. Adrian Zelaia ekonomia aplikatuko irakaslea da EHUn, eta ekonomian eta politika publikoetan espezializatutako “Ekai Center” ikerketa-zentroko presidentea.

Hitzaldian “eredu ekonomiko neoliberalaren edo kapitalismo post-industrialaren akiduraz” hitz egin du. ” Gainera, esparru akademiko, ekonomiko eta politiko desberdinetatik gure etorkizunerako planteatzen diren funtsezko proposamenak aztertu ditu. “Jakina, beste proposamen asko daude, baina EKAI Centerrek 6 eredu hautatu ditu, edozein ereduk inposatzeko behar duen babes politikoaren arabera: gerraosteko eredura itzultzea, neoliberalismoan sakontzea, sortzen ari den eredua, eredu kontserbadore desarrollista, korporatibismo edo kapitalismo inklusiboa eta, azkenik, Europaren balizko desindustrializazioa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen