50 pertsonak Ibai-Artek zozkatutako saskiak jasoko dituzte larunbatean

0
710

Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar izan da abenduaren 2tik 16ra Arrasate Txartelarekin, edo erosketa egin ondoren tiketaren argazkia WhatsApp 688 73 41 49 zenbakian aurkeztuz. Dendarien elkarteak otarreak abenduan zozkatu ditu, eta Herriko plazan irabazleei banatuko dizkie, zorionak guztioi!

Goiko irudia: Ibai-Arte dendarien elkartea.

Kalitatezko produktuak Ereindajan eta Sustrai jarri egin dituzte, eta zumezko saskiak egiteaz Aspaceko lagunak arduratu dira.

50 oparietatik 10 zozkatu egin dira erosketa tiketa Antolakuntzari whatsapp-en bitartez aurkeztu dizkiotenen artean.

Ekimen honen harira, azken asteetan Ibai-Artek Gabonetako programa QR bidez deskargatzera ere animatu du, eta ondoko mezua zabaldu du: “Arrasaten erosi, ZAINDU maite duzuna 💜💜”.

Dendarien elkarteak gaur eman du jakitera “baditugula erosketa-tiketen zozketako Gabonetako otzaren irabazleak!! Zorionak guztioi eta mila esker parte hartu duzuen guztioi! 👏👏”.

Saski hauen banaketa abenduaren 21ean, Santamas Azokaren bezperan ospatuko da eguerdiko 13:15ean Herriko Plazan.

Aukera baliatuz, dendarien elkarteak ondoko mezua ere adierazi du: “establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira”.

Gabonetako ekimenak Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza izan du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen