24 Orduko Txapelketaren izen-ematea ireki da, Mondratek antolatuta

0
427

Klub zuri-morea aurten ere 6×6 formatuko lehiaketa antolatzen ari da, eta futbitoaren jai hau uztailaren 13an jokatuko da.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Mondrate.

Klub arrasatearrak, bere 10. urteurrenean ere, Zaldibarko frontoian kirol-hitzordua antolatzen dihardu. Sariak ez dira nolanahikoak izango:

  1. saria: 1.000 €
  2. saria: 500 €
  3. saria: 200 €

Talde bakoitzak gehienez 15 taldekide izan ahalko ditu, eta izen-ematea talde bakoitzeko 150 € dira.

Izena emateko azken eguna uztailaren 1a izango da, Osorik tabernan (Ignazio Zuloaga kalean), Instagram kontura: @zaldibar24h

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen