2013 eta 2014 urteetan jaiotako gazteentzat ate ireki jardunaldiak antolatu ditu Arrasate Eskubaloi Taldeak

0
719

Arrasate Eskubaloi taldea ere hasia da dagoeneko denboraldi berriarekin eta, infantil mailako taldeak osatze aldera, ate ireki jardunaldiak antolatu dituzte 2013 eta 2014 urteetan jaiotako neska-mutilentzat.

Entrenamenduak Musakolako kiroldegian izango dira, astelehenetan 17:30etatik 19:00etara eta eta ostegunetan 17:00etatik-18:30etara mutilentzat eta astearteetan 17:00-19:00 eta ostegunetan 18:30-20:15 neskentzat.

Arrasate Eskubaloi taldetik «animatu eta eskubaloira batzeko» deia egin diete arrasatear gazteei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen