Freskura egitasmoa aurkeztu dute Txatxilipurdikoek bideo baten bitartez

0
601

Uztailaren 1etik 29ra, arratsaldeko 17:00etatik 20.00etara Monterronen euskarazko irakurgaiak, mahai jolasak eta besteak daude denon eskura. Honekin, euskaraz dauden produktu ezberdinen ezagutza eta erabilera sustatu nahi da.

Adin tarte guztientzako eskaintza da Freskura, haur, nerabe eta helduei aukera ezberdinen bitartez (jolastuaz, irakurriaz eta tailerretan parte hartuz) parkean dauden momentuan euskaraz ongi pasatzeko aukera eskaini nahi diete, udan ere euskaraz jolasteko eta irakurtzeko bideak eginez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen