Zuzeneko musika plazara itzuli da Ekiñe Casado eta Bloom taldearekin

17
1402

Santamas Komisiñuak antolatuta, Biteriko karpa bete egin zen atzo arratsaldean, segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartuta, bi proposamen arrasatearrekin gozatzeko. Santamasen ordezko egitaraua komisiñuak berak, herriko hainbat kultur taldek, Ibai-Artek eta Udalak antolatu dute. Egitarauari atzo eman zioten hasiera kontzertu honekin:

17 IRUZKIN

  1. Badakit ez dela batere politikoki zuzena baina bota egingo dut: a ze atsaldea eman zigun kontzertuak! Bolumena gehiegizkoa zen. Inguruan bizi naiz eta lehioetako kristalak ere dardarka egiten zuten. Ez zegoen ez irakurtzerik, ez ezer egiterik burrundara harekin. Melodiarik ez zen antzematen inondik, zarata ikaragarria eta tarteka norbait ulu desesperatuak egiten, hori zen funtzioa.
    Sikiera musika atsegina izan balitz…

      • Ines, esaldi horrekin ulertzen dut niri zahar deitzen ari zarela. Zaharra naiz, bai, ta harro nago.
        Onartzen dut ez naizela fin ibili “burrundarak” eta “uluak” esatean. Beraz, musikariei barkamena nire partetik, baina jarraitzen dut pentsatzen bolumena gehiegizkoa zela eta jende askorendako molestua.

    • Urte osuan lasai asko eon zare ta oin bi orduko “burrunbadiagaitxik” kejetan zare publikuan? Belarrixetan tapoi batzuk jartiakin nahikua zaukotzun

    • Karpa beteta egon zen 150 pertsona ingururekin eta gende ugari egon zen sartu ezinik, tabernak itxita daude eta kultur ekintza gutxi batzuk antolatzea posible denean badirudi herria hilda nahi duenik badagoela…

    • Bueno, falta zana!
      1- Ez da aditua izan biher soinu bera puntu desberdinetatik oso desberdin entzuten dala jakiteko, karpa barruan ez bazaz aurreztu melodia eta bolumen kontuak.

      2- Musikaz gozatu ez bozu nahi, izorrai!

      3- Badakit ez dela batere politikoki zuzena baina bota egingo dut: Ojala datozen egunetan benetako zarata (ez musika) izaten dozun zure auzuen.

  2. Hurrengoan karpa barrura joan , eta segurazki gozatu egingo duzu barruen dauden “melodieekin”.
    Jende asko gozatu gauen atzoko ekitaldiaz.

  3. Herriko plazan bizitzeak daukon ondorixoak. Garibain bizi danak be autobusak entzuten dauz, eta unibertsitate inguruan bizi danak karpetuen joandaetorrixa. Mendi puntan lasaitasuna daukotzu.

  4. Zilegi da mota honetako kexa bat idaztea, noski. Baina idatzi duzuna, muxutruk herri honen bizitza kulturala berpizten dabiltzaten eta batez ere bertan parte hartu zuten muskarienganako errespetu falta haundi bat ere bada.

    Gorde politikoki zuzenak ez diren mezu horreik musika, antzerki eta espektakulo desberdinak debekatuta daudenean, egoera hortara heltzea ahalbidetu duten pertsonentzako.

    Kultura ez da hilko!!!

  5. Eta oraindik gure egoeraren zergatiagatik galdetzen duenik egotea ere. Hau ikustea erabat erakusgarria da. Lotsagarria. Ez dut uste kontzertu garaia denik. Bai, ordea, besteetaz arduratzeko garaia, baina beno hemen lehengo lepotik burua, bakoitzak bereari. Gero balkoian txalo egingo dute. Erabateko hipokresia.

    • Ez zaizu erabateko hipokresia iruditzen azalera handiko komertzioak, supermerkatuak… eta abar luze bat zabalik egotea, baina karpa batek (segurtasun-distantziak azken milimetrora arte betetzen duena eta araudia erabat betetzen duena) herriari bizitza apur bat ematen diona – horren behar handia dugunean!! -??? Hori da neurri bikoitza hori… Norbanakoaren ardura, noski! Utzi behingoz, kulturarekin, garai zail hauetan biztanleriaren sufrimendua arintzen saiatzen ari garenok erruduntzat jotzeari…

  6. Oso zalantzazkoa da 150 pertsonak karpa batean araudiak batetzea, agian irakurri beharko zenituzke zehaztasunez hitz egiteko. Ez dago ikusi nahi duenak baino itsuagorik. Horregatik gaude egungo egoeran. Baina noski garrantzitsuagoa da kontzertu bat pertsonak baino. Arintzea aipatu duzu, baina zer-nolako arintzea du Covid paziente batek kontzertu batean? Ez dut uste kontzertura gozatzera joango denik. Esandakoa, hau da egoeraren zergatia, hipokresia eta hipokresia handia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen