Zubiarengatik aldaketak egongo dira partida batzuen ohiko ordutegietan [kirol prebia]

0
225

Zubiak aldaketak eragin ditu gure taldeen ohiko ordutegietan. Mondrak ostiral arratsaldean jokatuko du oraingoan. 20:00etan Eibar hartuko du Mojategin. Klubetik zelaira joateko deia egiten diete zaleei, jokalariak animatzera. Leintz Arizmendiri, berriz, bidaiatzea egokituko zaio. Larunbatean arratsaldeko 17:30ean Ostadarren aurka jokatuko du Lasarten. Andoni Ezkurraren neskak ondoren iritsiko dira Urnietari 6-1 irabazita Mojategin.

Bestalde, Mugarri-Ingouk asteburu honetan jokatuko du urriaren 3an jokatu behar zuen partida. Larunbatean arratsaldeko 16:00etan Deustu-Loiolako Unibertsitatearen aurka jokatuko du Bilboko Jesuiten ikastetxean.

Larunbatean bertan baina arratsaldeko 17:30ean Mondratek Tolosalaren aurka jokatuko du Musakola kiroldegian. Mondratek bi garaipen jarraian lortu ditu, eta hirugarren dago sailkapenean.

Bi taldek jokatuko dute igandean. Alde batetik, Kanpanzar Arrasatek bere zelaian, Mojategin, Saiza Txingudi hartuko du. Sarrailagileek igandeetan jokatu ohi dute, goizeko 12:30ean.


Arratsaldean, EBA ligako Mondragon Unibertsitateak Becero Santanderren aurka jokatuko du. Partida arratsaldeko 18:30ean hasiko da Iturripen. Eneko Mataren mutilek bigarren partida jarraian jokatuko dute talde kantabro baten aurka, aurreko asteburuan Raisan Pas Pielagos taldeari irabazi ondoren. Astelehenean, berriz, emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak itxiko du kirol jardunaldia, Barakaldo Basqueten aurka Salestarren ikastetxean eguerdiko 12:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen