Testua: LEK.
Espero dugu azaroak 1eko zubia ederki disfrutatu izana. Aste honetan, buletan gara berriz ere aste barruko eta zapatuetako ekintzekin.
Aurreko post-ean aurreratu genizuen bezala, LH 2. mailako ikasleek ikasturte honetako lehen Jolashezi topaketa ospatuko dute azaroaren 6an. Horretarako izen ematea zabalik egon da eta azaroaren 2a izan zen azken eguna. Topaketa hau aramaioko frontoian izango da eta jolas ezberdinez gozatzeko aukera izango dute beste ikastetxeetako ikasle batzurekin batera 10:30-12:30 bitartean.
Ikasturtean zehar, asteburu batzuetan eta ekainean zehar sustapen jarduerak egiten ditugu. Asteburu honetan LH 3-4. maialko ikasleentzat, ikasturteko lehen sustapen jarduera antolatu dugu. Eskalada ezagutzeko aukera izango dute zapatuan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Izen ematea nahiko arrakastatsua izan denez, txanda ezberdinak egingo ditugu, goizean batzuk eta arratsaldean ere txandaren bat egitea aurreikusten da. Gaur eta bihar artean, eskaladan izena eman duzuenok jasoko duzue ekintzaren informazio osagarria. LH 5-6. mailako ikasleak saskibaloi txapelketarekin hasiko dira zapatuan. Musakola kiroldegian saskibaloian trebatzeko aukera izango dute 11:00-13:00 bitartean. Hemen daukazue zapatu honetan ospatuko diren ekintza guztien kartelak: LH 2 JOLASHEZI TOPAKETA, ESKALADA eta SASKIBALOI TXAPELKETA
Astero, zuen seme-alaben astean zeharreko eta zapatuetako ekintzetako argazkiak berriak igotzen ditugu, hemen daukazue ikusgai argazki eta bideoak.
Ikasturteko egutegia ere ikusteko aukera daukazue. Bertan, astero egingo ditugun ekintzak agertzen dira, beraz, zuentzako lagungarria izatea espero dugu.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!