Arrasaten Xiberuko ikastolen aldeko otarrak eskatzeko azken astea da

0
311

Otarrak erosgai dira ikaskoliren webgunean, aurten Xiberuko ikastolak 50 betetzen dituelarik. Bertako lagunak abenduaren 16an Arrasatera etorriko dira, eta saskiak AEDn eta Ereindajanen jasoko dira. Oñatin Txantxiku Ikastolan eta Bergaran Jardun elkartean.

Beheko testua eta kartela: Xiberoko Ikastola.

Xiberoko ikastolak izugarrizko lana egiten dihardu, euskaraz bizitzeko. Aurten 50 urte betetzen ditu, eta momentu hauetan Iparraldeko lagunek zure laguntza behar dute. Hona beraien mezua:

2022ko ikaskoli kanpaina hastera goaz. www.ikaskoli.eus web gunera hurbilduz azaroaren 27ra arte, Pettarra, Arbaila eta Bsabürüa izeneko saskiak jaso ahalko dituzue. Hiru saski horietan, ikastolako guraso eta guraso ohien kalitatezko mozkinak eskainiak dira.

Gure kanpainak ahal bezain oihartzun handia bil dezan nahiko genuke.

Hemeretzigarren kanpaina dugu aurtengoa. Iaz, 2.200 saski saldu genituen eta aurten hainbeste egitea espero dugu. Irabaziak, Xiberoko bi ikastolen artean partekatuak dira.

Euskaraz bizi eta gozatzeko baldintza ahal bezain hobeak eskaintzeko gure haurrei. Mila esker eta gozatu deizuela saskiaz!! www.ikaskoli.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen