Ziurgabetasun handiz datorren 20/21 ikasturte berria prestatzen hasi da LEK

0
548

Testua: Leintz Eskola Kirola.

Behin oporraldia pasata, 20/21 ikasturte berria dugu aurrean eta aurten gainera, Covid-19-ak mundu guztian emandako astinduaren eraginez, ziurgabetasunez beteriko ikasturte hasiera datorkigu.

Leintz Eskola Kiroleko koordinatzaileok, aste honetan hasi gara ikasturtea prestatzen eta  dagoeneko aukera ezberdinak lantzen gabiltza. Modu batean edo bestean, ikasturte honetan ere Leintz Eskola Kirolak, gure bailaran presentzia izatea nahiko genuke, familia eta neska-mutilei eskola kirolaz gozatzeko aukera emanez. Ikusi LEK-en promozio bideoa.

Eskaintza konfirmatzean, ikastetxeen bidez jasoko duzue informazio guztia. Oraingoz, ekainean luzaturiko eta normaltasunez antolatu ahal izanez gero izango genituzkeen ordutegiak dituzue ikusgai lotura honetan (aldaketak jasango ditu ziurrenik)

Azkenik, Leintz Eskola Kirolean lan egiteko prest dauden monitoreei ere guregana hurbiltzeko eskaera egitea gustatuko litzaiguke. Horretarako, lek@athlon.eus helbidera edo 667653044 mugikorrera deitu dezakezue. Aurrerago, interesatu guztiekin informazio bilera bat egingo genuke.

Ikasturte berri on guztioi eta animo!! Guztion artean aurre egingo diogu egoera honi eta! 

Eskerrik asko, ondo izan eta zaindu!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen