Zirkulazio itxiera Gazteluondon

0
453

2021eko lehen hiruhilekoaren balantzea egiteaz haratago, Arrasateko udaltzaingoak jakinarazi du datorren ostiralean, apirilak 30, Gazteluondo kalean (Arrasate pasealekutik abiatuta) zirkulazioa itxita egongo dela, 12:00etatik arratsaldeko 17:00ak inguru arte, bertako zuhaitzetan egingo diren lan batzuk direla eta. 

Larrialdi edo ezinbesteko arrazoiren bat medio, kale horietan sartzeko beharra izanez gero, udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko da ondorengo telefonoan: 943 25 20 10. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen