Irudiak: Bazarreko segurtasun kamerak.
Atzo arratsaldean, bi ezezagun Ziorla gasolindegi ondoko bazarrera sartu ziren, eta lapurreta bat egin zen. Polizia gertaeraren ostean bertaratu zen, baina ezin izan zituen lapurrak aurkitu.
Saltzaileak ondorengoa azaldu du: “Mutiletako batek salmahaitik aterarazi ninduen distraitzeko, eta bestea kutxa ondora sartu zen. Ikusi zuen lehen gauza mobila izan zen, eta lapurtu egin zuen. Poliziak kameren grabazioa bildu du, baina ez dakit berriro berreskuratuko dudan mobila”.
Gaur arratsaldean, ordea, saltzaileak bikote bera ikusi du eta Poliziari deitu dio berriro. Agenteek auzoa miatu dute, eta saltoki txiki baten aurrean harrapatu ditu, erakusmahaiaren atzean berriro sartu nahian.
Hauxe azaldu du komertzioko jabeak: “Gaur arratsaldean oso urduri zirudien mutil bat sartu da dendara. Ogitarteko bat eskatu dit, eta ordaintzera joan denean mostradore atzean sartzen saiatu da. Ez du ezer hartu, dendan jende gehiago zegoelako, baina ez dakit bakarrik egon izan balitz zer gertatuko litzatekeen”.
Poliziak bi lapurrak identifikatu ditu, baina lapurretaren grabazioa bazarreko kamerekin jaso duen arren, lapurtutako mugikorra aurkitu ez duenez, ez du atxiloketarik egin.