‘Zeuk erabaki’ Arrasateko aurrekontuetan parte-hartzeko aukera

0
502

Bideoa: Arrasateko Udala.

(Publizitatea) Astelehenean, azaroak 8, ireki zen 2021-2022 urteetako aurrekontu parte-hartzaile berriak parte hartzeko epea,  eta proposamenak aurkezteko epea azaroaren 28ra arte zabalik egongo da. Ekarpenak egin ahal izateko, herritarrek etxean jaso duten triptikoaren bitartez egin ahalko dituzte.  Ondoren, Kulturate, BAZ, Gazte Bulegoa, Emakume Txokoa, Kiroldegia, Etxaluze eta Toki Argiko ontzietan utzi beharko dira. Beste aukera bat da proposamenak on line egitea  www.arrasate.eus/participacion estekaren bitartez.

Herritarrei zalantzak argitzeko eta eskaerak nola egin azaltzeko saio informatiboak egingo dira: azaroaren 15ean Kulturaten (Jokin Zaitegi), 16an Etxaluzen, 23an Musakolan (Jubilatuen Etxea) eta 24an Kulturaten Loramendi aretoan.  Bizilagunekin bilerak 18:30etik 20:15-era izango dira eta tailerretan izena eman ahal izateko partaidetza@arrasate.eus helbidera idatzi edo 943252000 zenbakira deitu behar da.

Proposamenek honako baldintzak bete behar dituzte: udal-eskumenekoak izatea, 2 urteko epean gauzatu ahal izatea, bideragarritasun teknikoa izatea, 125.000 euroko gehienezko aurrekontua izatea, aurreko prozesu baten emaitza ez ezabatzea, dagoeneko onartuta dagoen udal-plan baten aurka ez egitea eta interes orokorrekoa izatea.

Fasea hau amaitu ondoren, erabakia hartzeko prozesua hasi da. Herritarrekin aldez aurretik osatutako lantalde batek antzeko proiektuak bateratuko ditu, eta, ondoren, bozketa-fasera igaroko diren proposamenak lehenetsiko ditu: 30 bat. Fase hau 2022ko martxoa eta apirila bitartean garatuko da eta online eta aurrez aurre egingo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen