Horietako 121 etxe alokairurako izango dira eta beste 63ak erosketarako. VISESA erakunde publikoak erabaki du obrak Moyua Construcciones enpresari adjudikatzea, 17’5 milioiko adjudikazioarekin.
Goiko irudia: VISESA.
Zerrajerako “putzu handian” 184 etxebizitza eraikitzeko proiektuak aurrera pauso bat eman berri du:
Eusko Jaurlaritzako VISESAk Moyua Construcciones SLri obrak esleitu dizkio, eta horretarako 17.508.031’45 (BEZ barik) ordainduko dizkio.
Horren truke, konstruktorak etxeen inguruko urbanizazioa ere egin beharko du. Edifikazio proiektua Estudio Urgari enpresak idatzi du.
Jaurlaritzak esleipen prozesua aurtengo urtarrilean ireki zuen, zenbatekoa 19.371.936,98 eurotan ezarriz.

VISESAk adierazi du “enpresa lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak aztertu ondoren, Construcciones Moyua SLri esleitu dizkiola lanak 17.508.031,45 eurotan (BEZ barik)”.
Alokairurako 121 etxebizitzak Alokabidek kudeatuko ditu, eta erosketarako 63 etxeak VISESAk. 63 etxe hauetatik “21ek bi logela izango dituzte eta 39k hiru logela izango dituzte (hauetako 3 etxe mugikortasun mugatuko pertsonentzat izango dira). Erosketarako etxe hauetako prezioak 124.900dik gora eurokoak dira”.
Aurreikuspenen arabera, etxebizitza berrien giltzak bizilagun berriei “2023ko laugarren hiruhilekoan entregatuko zaizkie”.
Zerrajerako inguru hori, jada “guetto”a izanik, are gettoago bihurtu dadin urrats berrixa.
Antzinako mondrauetar batek azken hamarkadetan eindako aberraziño urbanistiko danak ikusiko balittu , sanak ebaiko littuzke.
Arrasateko biztanleria gainbeheran dago. Zertarako eta, bereziki, zeinentzat orduan hainbeste etxebizitza??