‘Zer gertatzen ari da munduan urarekin?’ hitzaldia izango da bihar Kulturaten. EHUko katedratikoa den Iñaki Antigüedadek egingo du berba bertan goizeko 10.00etan Goienagusik gonbidatuta.
1955eko ekainaren 21ean Bilbon jaioa, Geologian doktorea eta Hidrogeologian katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. 2004ko errektore izateko hauteskundeetara aurkeztu zen. Geologiari eta telebistako eta irratietako eztabaiden solasaldiei buruzko hainbat libururen egilea ere bada.