Zebra-bide argidun bat konponduko da bihar, otsailak 12, trafikoa txandakatuz

2
2543

Udalak azpimarratu du “konponketa lanek oinezkoen eta herritarren segurtasuna bermatzea” dutela helburu.

Irudia: Google Street View.

Bihar, otsailak 12, Otalora Lizentziatua kalean dagoen zebra-bide argidunetako bat konpontzeko lanak egingo dira, Kulturate atzean kokatua.

Zebra-bideak “12 argi-puntu ditu, eta horietatik 8k ez dute funtzionatzen; gainera, argiak pizten dituen zentsorea ere hondatuta dago”.

Egoera honek “herritarren segurtasunean izan dezakeen eragina kontuan hartuta, konponketa lehenbailehen egitea erabaki da”.

Lanek trafikoari eragingo diote, eta “8:00etatik 16:00etara txandakako pasoa ezarriko da, bertan egongo den langile batek trafikoa bideratuta”.

Arrasateko Udalak “herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen ditu”.

2 IRUZKIN

  1. Zelako txapuza, dirutza bat eta behin be eztau biedan moruen funtzionau!! Danon dirue iñona ez da, eta errez gastetan da. Zebrabidiei pegauteko kontenedore ta kotxiek kentzie eta ganorazko farolak jartie askoz merkiaue ta efikazaue izengo litzeke….baina ez horren glamurosue

  2. Egin behar duzuena da zebra-bideen ondoko aparkalekuak kentzea, ez direlako ikusten eurengana hurbildu ahala…. nahikoa da!!!.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen