Zarzuelarako sarrerak bihartik, urtarrilaren 6tik, erosgai izango dira

0
628

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak ‘Antolog√≠a de la zarzuela’ eskainiko du Amaia Udal Antzokian urtarrilaren 19an, 20an eta 21ean.

Argazkia: MB artxiboa

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak, Arrasate Musikaleko Orkestrarekin batera, zarzuela ezberdinetatik aukeratutako pieza ugari eskainiko ditu.

Sarrerak bihar, zapatua, goizeko 10:00etatik aurrera erosgai izango dira udal-webgunean, 20 eurotan bakoitza.

Amaia Antzokiko zapaian izandako kalteen ondorioz, bertako aforoa oraingoz 400 ikus-entzulekoa da. Ondorengoak izango dira saioen ordutegia:

Urtarrilaren 19an (ostirala) arratsaldeko 20:00etan, urtarrilaren 20an (larunbata) arratsaldeko 19:30ean eta urtarrilaren 21ean (igandea) arratsaldeko 19:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen