Jai Batzordeak antolatuta, hainbat ekitaldi ospatu ziren atzo errebalean, tartean afari herrikoia.
Aipatu behar da kale hau hainbat taberna izatetik, taberna gutxi izatera igaro dela, eta aurten esaterako Brankak ere ateak itxi dituela.
Horrek jaietan eragina izaten du baina, zailtasunak zailtasun, Jai Batzordeko kideek aurten ere egitaraua antolatu dute, bai eta atzo aurrera eraman ere.
Ekitaldi nagusietako bat afari herrikoia izan zen, adin ezberdinetako bizilagunak elkartu zituena, baita afalosteko Akorde taldearen dantzaldiak ere.




