Zarugalde auzoko jaiak abuztuaren 30ean ospatuko dira. Duela 12 urte hasi ziren festa horiek antolatzen, eta ordutik, herritarrek urtero ospatzen dute, helburu argi batekin: auzoko bizilagunek beren harremanak partekatu, gozatu eta indartzeko espazio bat sortzea.
Auzoaren bilakaerak eta jai batzordean izandako aldaketek egitaraua molde berrietara egokitu dute urte hauetan, eta aurten ere jai eguna antolatu dute. Egun osorako ekintzak aurreikusi dira, hala nola herri askaria, jolasak, bola, afaria eta dantzaldia musika taldearekin.
Afariaz gozatu nahi dutenek sarrerak eros ditzakete Muxibar tabernan, Ennea jantzi-dendan edo WhatsApp mezu bat bidaliz 617429734 zenbakira, uztailaren 23tik abuztuaren 25era.





